• Ikuskizunentzako zerbitzu teknikoak

    Ekoizpen teknikoa, argiteria, soinua, tramoia…

  • 1994 urtetik Antzerki, Musika eta Dantzaren zerbitzura

    Taldeak, kompainiak, ekitaldiak…

Konpainiak biran

Talde eta konpainia ezberdinekin egiten dugu lan eta erabateko zerbitzu zuzena eskaintzen diegu. Hauek dira gaur egun teknikoki gure ardurapean daudenak:


ARGIA DANTZA TALDEA

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdean sortu zen ARGIA taldea. Orduz geroztik, Euskal Herrian folklore-jardueraren ezinbesteko erreferentzia izan da. Bere sorreratik hirurehun dantza eta bostehun doinu tradizional baino gehiago landu ditu.
 

BENITO LERTXUNDI

Euskal-musika, urte guzti hauetan zehar, bere nortasunaren bila garatzen joan da eta Benito Lertxundi, bere amaigabeko diskografiarekin, ibilbide horretan adierazgarririk onena izan da. Euskal Herriko kultura eta historia bizia, bere osotasunean.
 


XEPETA PRODUKZIOAK

Xepeta Produkzioak eskaintzen dituen haur ikuskizunak lan familiarrak dira, 4 urtetatik aurrerako humeentzako zuzenduak, non gurasoek ere primeran pasatzen dute. Ikuskizun parte hartzaileak, kantak, jokoak, magia eta dibertimendua aseguratuak daude.
 

DANTZAZ ELKARTEA

Dantzaz Elkartea, Europako herri ezberdinetatik etorritako dantzariak babesten dituen kultur-erakundea da. Dantza munduan formakuntza iraunkorra eskaintzen die eta arte eszeniko-esparruan ahalik eta hobekien molda daitezen laguntzen diete.
 


HIKA ANTZERKI TALDEA

30 urteko ibilbidea Agurtzane Intxaurragaren eskutik, poesia bisuala eta errebeldia eszenikoa izugarri maite dituen emakumea. Dantza, musika eta zirkoa bere azken sormen teatralen parte izan dira. Izan ere, etengabe sormen bide berriak bilatzen eta aztertzen dago.
 

KRESALA DANTZARI TALDEA

1968an sortua talde aitzindaria da Euskal Herrian euskal dantzaren bilakaera berrian. Tradizioa sormenerako inspirazio iturritzat hartuta, dantza antzezpen berritzailea burutu du, hogeita hamar ekoizpen saiotik gora osatuz eta erregistro zabala eskainiaz.