• Ikuskizunentzako zerbitzu teknikoak

    Ekoizpen teknikoa, argiteria, soinua, tramoia…

  • 1994 urtetik Antzerki, Musika eta Dantzaren zerbitzura

    Taldeak, kompainiak, ekitaldiak…

Enpresa

ERAGIN STAC S.L. enpresa 1.994 urtean sortu zen ikuskizun-teknikari profesionalei estaldura legala eta laborala emateko asmoz.

Harrezkero gure enpresa burutzen ari den jarduera bi ataletan zatitu daiteke. Alde batetik, hainbat Antzoki eta Zentruetarako teknikarien falta betetzen dugu eta bestetik ikuskizunetan alderdi teknikoaren garapen osoa eskeintzen dugu, bai ekoizpen garaian baita biretan ere.

ERAGIN STAC S.L. bereizten duen ezaugarrietariko bat, ekoizpen teknikoaz aparte, argiteria, soinua, eta tramoia-zerbitzu osoak eta zuzenak eskaintzen dituela da.

Gaur egun, lehiaketan bidez lortutako emakida ezberdinak kudeatzen ditugu, urteroko ekitaldi ezberdinetan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak eta musika talde eta antzerki eta dantza-konpainiekin egiten dugu lan.

Lan hauetaz gain, ezin konta ahala dira ERAGIN STAC S.L.ek burutzen dituen ekitaldi puntualak: kontzertuak, batzarrak, festak…